O no será

O no será-Edo ez da izango : Transfeminismoa bor-borrean


Listen Later

Gaurko saioan, beste saio askotan bezala, transfeminismoaren apologia egin nahi izan dugu, transfeminismoa benetan lantzen duten kolektibo batzuei hitza eman eta beraien lanen eta borroken berri eman eta horiek guztiak lau haizetara zabaldu.
Izan ere, azken egunotan ezagutu ditugun ekimen transfoboak salatzeko beharra sentitu dugu, Feminismoa eta transfobia ez ditugulako elkarrekin ulertzen. Eta horretarako, proposamen transfeministei bozgorailua jarri diegu.
Alde batetik, datorren ostiralean, hilak 11, aurkeztuko den Asteriskes kolektiboari tartea eskaini diogu, eta bertako kide bat elkarrizketatu dugu, Sator. Horrez gain, Eibarren izan berri diren jardunaldi transfeministei buruz aritu gara. Eta aipu berezi bat egin diogu NAIZEN adingabe transexualen familien elkarteari, 7. urtemuga bete dute eta.
 
Saioan honako kantak entzun ditugu:
Popatik taldeak Naizen-tzat sortutako abestia: “Ipuinetan bezala”;
Perlata taldearen bi kanta: “Moio” eta “Izana”;
Annekdotas taldearen “Dragonfly” eta “Aurrez aurre”.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

O no seráBy Hala Bedi