O no será

O no será-Edo ez da izango : U-morea


Listen Later

Gaurko irratsaioan umorearen inguruan aritu gara solasean, jendartean, baina bereziki Hala Bedin ere umorea egiteko formatuen, subjektu, objektu eta mezuen inguruko eztabaida irekita dagoelako. Baina zer da umoretik kezkatzen gaituena?
 
2021ean Lisipe bilduman argitaratutako eta Ane Labaka Mayozek idatzitako “Algara mutilatuak, umorearen aho bikotasunaz, feminismotik” liburuan oinarritu gara.
Gaiaren inguruan hausnartzen laguntzeko, bi gonbidatu handi eduki ditugu gurekin estudioetan: Ane Gebara, ipuin-kontalaria eta antzerkilaria; eta Josune Velez de Mendizabal, antzerkilaria. Biak Tranpola eta Les Bobé-Bobé konpainiako kideak,  baita Hala Bedi familiakoak ere.
Saioan jarritako kantak:
Mursegoren “Eusnob” abestia eta Galiziako A Panaderia konpainiaren “Purpurina de amor”, Elisa eta Marcela antzezlanaren abestia dena.
Denborarik izan ez dugun arren, gaiarekin lotura estua dutelakoan pentsatuta genituen hainbat bideoren loturak:
Silvia Albert Sopale-ren bakarrizketa: Hablemos en serix
Elsa Ruizen “Machismo a tope de cobertura”, Youtuben eskuragarri
Elkarrizketatuak bertatik bertara ikusteko aukera:
Mamiak kolektiboaren “Ogiak hizketan baleki” antzezlana otsailaren 10ean.
Les Bobé-bobé konpainiaren “Udaberri azidoa” antzezlana otsailaren 24an Euskaltzaindiaren egoitzan.
Les Bobé-bobé konpainiaren “Eta kiTTorik ez!” antzezlana martxoaren 30ean Iruñean Irrizikloaren baitan.
Martxoan neska* gazteentzako tailerrak (izena emateko jabekuntza eskolan).
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

O no seráBy Hala Bedi