Pablo Gonzalez kazetariaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bi urte daramatza Polonian behin-behinean preso, baldintza oso txarretan eta epaiketa noiz izanen den jakin gabe. Oihana Goirirena bere bikotekidearen eta Gotzon Hermosilla BERRIAko kazetariaren hitzak bildu ditugu auziari buruzko gakoak ulertzeko.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.