Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Potx eta Lotx pailazoek badute haurren kuriositatearen berri. Horregatik, haien jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako p... more
FAQs about Potx eta Lotx, bai esan?:How many episodes does Potx eta Lotx, bai esan? have?The podcast currently has 11 episodes available.
January 16, 202510. Antropologoa: Arantzazu SagarzazuArantzazu Sagarzazu gonbidatu dugu gure artera eta antropologoen lanaren inguruko bitxikeriak argitzeko eskatu diogu....more26minPlay
January 09, 20259. Bertsolariak: Iker ZubeldiaBertsolariek nola lan egiten duten, bertsolarien lanbidea ezagutuko dugu "Potx eta Lotx, bai, esan?" podcastaren atal honetan. Bertsolari izateko zer ezaugarri behar dira? Euskal Herrian bertsolari asko dago? Txapelketetan abesteaz aparte, parrandatan ere egiten da bertsotan?Galderei erantzunak emateko Iker Zubeldiari eskatu diogu gure artera hurbiltzeko. Bertso munduko hainbat bitxikeria azaldu digu. Eta berarekin batera… Izaskun eta Xabi Sound!Mikroa kokatu, eskuak atzera eta… bertsoa jartzera!...more26minPlay
December 26, 20248. Pilotuak: Jorge Merino"Potx eta Lotx, bai, esan?" podcastaren atal honetan pilotuen lanbidea nolakoa den ezagutzera goaz.Pilotuek mapak erabiltzen al dituzte? Zeruan ere hegazkinentzako ibilbideak daude? Nola ateratzen da pilotu izateko gidabaimena? Zaila da? Zer da hegazkin baten barruan gerta daitekeen gauzarik txarrena?Galderak erantzuteko Jorge Merino gonbidatu dugu. Hegazkinen munduko bitxikeriak azalduko dizkigu. Eta Izaskun eta Xabi Sound, gurekin festa alaitzeko.Piztu motorrak, sakatu botoia eta… has gaitezen hegan!...more27minPlay
December 12, 20247. Baserritarrak: Amelia JauregiBaserritarren inguruko gauzak jakitera goaz podcastaren 7. atalean. Edonor izan daiteke baserritarra? Gauza asko jakin behar da baserria aurrera eramateko? Behin erretiratuta, baserri-lanetik ere erretira daiteke baserritarra?Ameliak erantzungo dizkigu galdera hauek eta gehiago. Baserri munduko sekretu guztiak elkarbanatuko ditu gurekin; eta beti bezala Izaskun eta Xabi Sound ere gure artera etorriko dira!Batu lastoa, ukuilura sartu eta…lanera!Potx eta Lotx pailasoak haurren jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastera....more26minPlay
November 28, 20246. Musikariak: Ines OsinagaPodcastaren atal honetan musikarien lanbidea eta egunerokoa ezagutuko dugu. Musikari izateko zer baldintza bete behar dira? Hain garrantzitsua da instrumentuak ondo jotzea? Musikarekin jolastea garrantzitsua da? Zer da managerra?Galderei erantzunak emateko Ines Osinaga hurbildu da gure artera. Musika munduko bitxikeriak azalduko dizkigu, oholtza gainekoak eta itzalpekoak. Eta beti bezala, Izaskun eta Xabi Sound etorriko dira gure festa alaitzera.Hartu instrumentua aldean, mikrofonoak piztu eta… abestera!Potx eta Lotx pailasoak haurren jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastera....more24minPlay
November 14, 20245. Nutrizionistak: Amaia Diaz de MonasteriogurenNutrizionistaren lanbidea nolakoa den ezagutuko dugu atal honetan. Jaten dugunak Osasunean eragina du. Denetik jatea zergatik da garrantzitsua? Badaude onak eta txarrak diren elikagaiak? Zer gerta daiteke erosketak egitera haserre edo urduri joaten bagara?Galdera garrantzitsu hauek erantzuteko Amaia Diaz de Monasteriogureni esan diogu hurbiltzeko. Elikaduraren sekretuak azaldu dizkigu Amaiak. Izaskun eta Xabi Sound ere etorriko dira gure festa alaitzera.Amantala jarri, sua piztu… eta algarak kozinatzera hurbildu!Potx eta Lotx pailasoak haurren jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastera....more23minPlay
October 31, 20244. Erraldoi-egileak: Xabi MendizabalNola egiten dira erraldoiak? Podcastaren atal honetan erraldoi egileen lanbidea ezagutzera goaz. Zergatik maite dira horrenbeste erraldoiak Euskal Herrian? Nork eta nola egiten ditu? Lan handia du erraldoia egiteak?Azalpenak emateko Xabi Mendizabal erraldoi-egilea gonbidatu dugu. Erraldoi baten atzean zer lan dagoen azalduko digu Xabik eta bere lanaren bitxikeriak kontatuko dizkigu. Eta beti bezala, Izaskun eta Xabi Sound podcastean izango dira festa alaitzera.Txistua eta danbolina hartu eta hasi dantzan!Potx eta Lotx pailasoak haurren jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastera....more22minPlay
October 17, 20243. Influenzerrak: Ana GoitiaInfluenzerren lanbidea ezagutuko dugu "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastaren atal honetan. Influenzer izatea, erraza al da? Edonor izan daiteke? Badago kamera atzeko sekreturik kamera aurrean hobeto agertzeko? Zer kontatu behar du influenzerra denak?Horretarako, Ana Goitia influenzerra gonbidatu dugu. Berak kamera atzeko sekretuak kontatu dizkigu eta bideo bat egiteko zenbat lan dagoen atzean azalduko digu. Eta horrez gain, sekulako giroa jarri dute Izaskun eta Xabi Soundek.Begiratu kamerara eta egin irribarre!Potx eta Lotx pailasoak haurren jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastera....more25minPlay
October 04, 20242. Suhiltzaileak: Gaizka GalfarsoroSuhiltzaileen lanbidea ezagutuko dugu "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastaren bigarren atalean.Zer egiten dute suhiltzaileek? Etxeak su hartzen badigu zer da egin behar dugun lehen gauza? Eta zer ez dugu egin behar? Argitzeko, Gaizka Galfarsoro suhiltzaile oñatiarra gonbidatu dugu podcastera. Berak suhiltzaileen sekretuak azalduko dizkigu eta suhiltzaileen lanean gertatzen diren bitxikeriak ere kontatu dizkigu. Izaskun eta Xabi Sound ere ez dira faltako.Alerta gorriaaaaaaaaa!Potx eta Lotx pailasoak haurren jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastera....more28minPlay
September 20, 20241. Magoak: Imanol Ituiño"Potx eta Lotx, bai esan?" podcastaren lehen atalean magoen lanbidea ezagutzera goaz.Zer da magia? Trikimailuak dira? Nola izan daiteke magoa? Horretarako, Imanol Ituiño mago Bilbotarra gonbidatu dugu. Berak magiaren atzean dagoen lanaren inguruan hitz egingo digu eta oso ondo pasatuko dugu berarekin! Izaskun eta Xabi Sound ere ez dira faltako.Magikoa izango da!Potx eta Lotx pailasoak haurren jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastera....more24minPlay
FAQs about Potx eta Lotx, bai esan?:How many episodes does Potx eta Lotx, bai esan? have?The podcast currently has 11 episodes available.