Aste honetan elkarrizketa berezia izan dugu. Gernika leku berezia da guretzat eta Rudelari Eguna Euskal Herriko ska eta reggae zaleon elkargune izan da urteetan. Rudelari Egunak X. urteurrena betetzen du eta hori ospatzeko Gerniska Rudelari Taldekoak izan ditugu antolatu duten bi egunetako jaialdia aurkezten. Bertan egongo diren taldeak entzuteko aukera ere izan dugu, noski. Reggae Sukarra ona da!