Aste honetan Zangozan, Euskal Herri osoan bezala, beroak harrapatuta gabiltza, horregatik "bero" hitza izango da hasierako minutuetako protagonista. Ondoren argitalpen fresko batzuk entzungo ditugu, Harlem Shuffle Recordsen single berriak, Eiraren bideoklipa eta SKAMAG aldizkariaren ale berriaren aitzakiarekin Phyllis Dillon. Reggae Sukarra ona da!