Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea

Rikardo Arregi Diaz de Heredia: ''Bitan esan beharra'' .


Listen Later

Rikardo Arregi Diaz de Heredia, "Bitan esan beharra"  (Alberdania 2021) poesia liburua, zoragarria egiten zaio Josu Goikori, "poeta handi baten" kalitatezko liburua deritzo.  
Badira liburu eskuzabalak, orriz orri irakurlearen gogoa, hari atsedenik eman gabe, asetzen dutenak, eta hau da horietako bat jotzen du. Gauza arraroa izaten dena poema liburu luzeetan, zaila bait da  da 170 orrialdeko poema liburu batean, mailari eustea eta honek aise gainditzen du balentria hori, Goikoren aburuz. 
"Liburu honek badu Mediterraneoaren kresal usain bat, bidaiaria da, kultua, kultura klasikoaren goresle... Topiko literarioak hamaika dira: "carpe diem", adibidez edo "tempus fugit" (denbora ihesi doa). Beste bat da "locus amoenus" (leku atsegina) eta topiko hori baliatuta ontzen du Arregik poema luze samar eder hau" esan digu hitzez hitz Josuk Astelehen poetikoak podcastaren atal honetan. "Leku Atsegina", "Gerra argazkia" eta izen buru gabeko hirugarren bat aukeratu ditu ahots gorazko irakurketarako, hasteko aukeratu dituen bi poematxoaz gainera.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Astelehen poetikoak - Josu GoikoetxeaBy EITB Radio Televisión Pública Vasca