Aktore lanbidea ondo ezagutzen du Benetan zabizeko gonbidatuak, Sara Cozar Valbuena ordiziarrak! Gidoiak alde batera utzi eta bere bizitzako tramak, edo dramak, mahaigaineratu ditu atalean zehar.
Cozarren ikasteko afizioa, gidoiak barneratzeko erabiltzen duen marrazketa metodoa, errutinaren nagia, pantailan eman zuen lehenengo muxua, Alex Gonzalez aktorearekin izandakoo fikziozko harremana, Goenkaleko garaiak, Aitziber Garmendiarekin Kubara egin zuen bidaia… Horiek denak eta guztiongan eragina duen gaia hartu dute: norberarengan sinesteko ahalmena.
Bere burua ondo ezagutzen al du Sarak? Seguru sentitzeko metodorik badu? Zergatik esaten diote "La Txari"? Zergatik sentitzen du Kubarekiko lotura handia? Maria Blanco kolaboratzailearekin berriz, sekulako meloia zabaldu dute. Zer gertatzen da lehenengo aldiz gure gorputza eraso dutela sentitzean? Ez galdu atala!
Benetan Zabiz? podcasta, OnTimek ekoizten du EITB Podkasterako.