Irratsaio oso berezia dugu hau. Batetik, gure bosgarren ikasturteko azkena dugulako. Bestetik, Sexu eta Genero Disidentzia Egunarekin bat egin dugulako irratsaioan. Ospatzeko arrazoirik, beraz, ez zaigu falta izan eta Gasteizko Gaztetxera gerturatu gara emisioa zuzenean egitera manifestazioaren osteko marianitadan, kide askoren artean.
1973ko Askapena Egunean Silvia Riverak egindako mitin gogoangarritik hasita, gerora antolakuntzan aritu diren kideekin hitz egiteko aukera izan dugu. Zaballako kartzelatik entzuten gaituzten kideak ere gogoan izan ditugu. Era berean, atzera begiratu eta ikasturteak emandakoak oroitu ditugu. Hurrengo irailean entzungo dugu elkar, bien bitartean gaizto ibili!
The post Sexu eta Genero Disidentzia Eguna guztia iraultzeko! appeared first on Halabedi.