“Drogek harreman sexualetan eragina izan dezakete, bai desiran, eszitazioan eta baita orgasmoan ere”
Kantoia|Api 24, 2017|Hala Bedi Irratia
Drogak eta sexua askotan eskutik emanda joaten dira. Drogek dituzten eragin ohikoenak, hala nola, zentzumenen edo denboraren pertzepzioen aldaketak edo norberaren gogoan eta emozioetan eragina izateak, eragina dauka era berean egiten dugun edozein ekintzatan. Eta sexu harremanak ez dira salbuespena.
Hori dela eta, droga ezberdinek pertsona ezberdinetan izan dezaken eragina aztertu dugu gaurkoan Ai Laket!!-eko Leire Altunarekin.