Trikuari esateko izen andana dago euskaz, kirikinoa ,usintxa, besteak beste, baina Josu Goikoren iritzirako "agian guztietan izen politena sagarroia" da, Sonia Gonzalez idazle barakaldoztarrak aukeratutakoa, IZen horekin argitara eman zuen 2002an poema liburua, Arrese-beitia saria irabazita. Bere aurreneko liburua izan zen, harrez gero, gehiago argitara eman ditu, poesia ez ezik nobela eta saiakerazkoak.
"Goizak ", "Auzoa eta poesia" eta "Mendekua" poemak irakurri ditu Josu Goikok ahots goran, Podkastaren atal honetan.