Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea

Tene Mujika: ''Idazkiak eta Olerkiak'', 1923an olerki eder askoak


Listen Later

Robustiana Mujika, Tene Mujika ( Deba 1888) gogora ekarri du Josu Goikok Astelehen Poetikoak podcastaren atal honetan. Emakume seinalatua, onerako eta txarrerako.
Dendaria lanbidez, ekintzaile politikoa ere bai, Gipuzkoako Emakume Abertzale Batzako burua, emakume abertzale eta elizkoi sutsua izan zen, Sabino Aranaren itzalak goitik behera estalitakoa eta gerra ostean horrexegatik jazarria. Haren idazkiak, gaurko begietatik, oso atzerakoiak iruditu ahal zaizkigu; haren idazkera, orduko joera garbizale nekagarri samarraren ildokoa, zaharkitua, baina Josu Goikoren usterako, gaur egungo euskaldunok ahalegin bat egin behar genuke orduko ekintzaile eta idazleen testuingurua eta aurrekariak ulertzen ahalegintzeko.
1923. urtera egingo dugu atzera, urte hartan argitaratu zuelako Tene  Mujikak "Idazkiak eta olerkiak"  izeneko liburua. Handik aukeratu ditu   "Arrantzaliaren otoya",  "Nere leyua", "Ikazkin liluratua" eta "Gogo-negarra".
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Astelehen poetikoak - Josu GoikoetxeaBy EITB Radio Televisión Pública Vasca