Testamentu digitala egiteak gero eta garrantzia handiagoa du. Izan ere, egin ezean noren esku geratuko dira Internet sareko lainoan utzita ditugun argazkiak? Nola eskuratu ahal izango dituzte material eta datu horiek gure oinordekoek? Egoitz Gonzalez eta Libe Mimenzarekin aritu gara gaiaz hizketan Digi-atala podcastean eta azaldu digute nola egin litekeen testamentu digitala.