Ostegun berri batekin datorkigu Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat. Asteroko reggae dosia hemen da. Aste honetan Boris Gardiner izango da gure Klasikoa. Ondoren Tito Ramírezen The Kink of Mambo diskoaren aipamena egingo dugu. Honek Smooth Beans eta Mighty Megatons bezalako taldeak entzuteko aukera emango digu. Amaitzeko Selektorearen Txokoa eta agenda. Eta buruan izan, Reggae sukarra, ona da!