Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari Buruzko Legea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Legearen nondik norakoak azaldu dizkigu Edurne Begiristain BERRIAko kazetariak, eta legeari buruzko irakurketa kritikoa egin digu Iker Soraluze Euskal Herria Bizirik talde ekologistako kideak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.