Txatxaran

Txatxaran

By Iñigo Antsorregi DierezSociety & CulturePersonal Journals
Download on the App Store

Txatxaran episodes

  • 8. Aitziber Garmendia
    Aitziber Garmendia da gure zortzigarren gonbidatua!
    Aurkezpenik behar ez duen zaldibiko aktore eta umoregilearekin amaituko dugu "Txatxaran" podcastaren lehen denboraldia.
    Umorea, drama, antzerkia, telesailak, osasun mentala, suizidioa... Gai eta emozio koktel ederra izan dugu Aitziberrekin.
    Entzun eta harpidetu!
    29 min
  • 7. Haizea Urkiola
    Haizea Urkiola da gure zazpigarren gonbidatua!
    Bi gidoilari elkartu dira Txatxaran podcastaren mahaian eta ezinezkoa egin zaie telebistaz ez hitz egitea.
    Ofizioko kontuez gain, Haizeak 2024ko irailean sufritu zuen hegazkin istripu baten esperientzia traumatikoa ere partekatu du gurekin.
    Entzun eta harpidetu zaitez!
    31 min
  • 6. Ainara Epelde
    Ainara Epelde da gure seigarren gonbidatua!
    2002tik 2004ra, Betizu Taldearen parte izan zen Ainara Epelde, ETB1eko saio arrakastatsutik pasa ondoren. Uxue, Mikel eta Leirerekin batera, "BT 1.0" diskoa atera eta Bilboko Miribilla eta Donostiako Atano pilotalekua bete zituen azpeitiarrak. Kasualitateak zer diren, gure aurkezlearen lehen autografoa ere izan zen!
    BT taldearen fenomenoa ekarri dugu gogora, eta 20 urteren ondoren non eta zertan dabilen kontatu digu.
    37 min
  • 5. Maddalen Arzallus
    Maddalen Arzallus da gure bosgarren gonbidatua!
    Doinu eta erritmo gozoan, gai sorta ederra izan dugu hizpide Maddalenekin: telebista, itzulpengintza, Harry Potter, bertsolaritza, Doraemon eta Puigdemont...
    Entzun eta harpidetu!
    1 hr 8 min
  • 4. Nekane Zalbide
    Nekane Zalbide da gure laugarren gonbidatua.
    Elkarrizketa honetan, autismoa duen jendearen errealitatea hobeto ulertzen ikasi dugu Nekaneri esker. Bere seme Lukenen kasua azaldu digu eta urte guzti hauetan bizitako gorabehera, ikaspen eta egunerokotasunaren erronkak zeintzuk diren kontatu dizkigu.
    Marea Urdina elkarteak aniztasun funtzionala duten pertsonen eta euren familien alde egiten duen lana ere izan dugu mintzagai.
    52 min
  • 3. Tom Lizarazu
    Tom Lizarazu da gure hirugarren gonbidatua!
    Bulego taldearen errepaso sakona egin dugu Tom abeslariarekin: hasierak, aurretiko proiektuek utzitako irakaskuntzak, kontzertuak, abestien atzean dauden istorioak... "Irulegiko esku" kantaren sorrerak asko harritu zaitzake!
    Tomen alderdi pertsonala ere hobeto ezagutu dugu elkarrizketa honi esker. Bihotza ireki digu sormen blokeoari edota aitatasunari buruz hitz egitean.
    Entzun ezazu!
    1 hr 13 min
  • 2. Irati Galardi
    Irati Galardi da Txatxaran podcasteko bigarren gonbidatua!
    Bederatzi urterekin eskola jazarpena sufritzen hasi zela kontatu digu Iratik. Bere testigantza eskaintzeaz gain, Adore proiektua aurkeztu digu eta ikastetxeetan haur eta nerabeekin egiten duen kontzientziazio lanaren gakoak eman dizkigu.
    Jarraitu Iratiren lana instagramen: @adore_proiektua
    38 min
  • 1. Ainhoa Etxebarria
    Ainhoa Etxebarria kazetari eta aktorearekin hasi dugu gure ibilbidea Txatxaran podcastean!
    Ezinezkoa izan da gai bakarrari buruz hitz egitea Ainhoarekin: heriotza, maskotak, telesailak, podcastak, tarota... Hau guztia eta gehiago!
    43 min

About Txatxaran

From the publisher's feed

Ongi etorriak Txatxaran podcastera!