Aukeratuak

Txomin Perurena: Hegan atera zen txirrindularia


Listen Later

Txirrindulari zalea izan gabe ere, nekez aurkituko duzue Txomin Perurena ezagutzen ez duen pertsonarik. Oiartzungo Altzibarren jaioa 1943an, haur zela sortu zitzaion bi gurpilen gainean ibiltzeko zaletasuna. Aurreneko bizikleta, "lan tresna" izan zen haren familiarentzat, Astigarragako Bentara gauzak garraiatzeko baliabide ezinbestekoa.  Gaztetan lortu zuen profesional izatera bideratu zuen berezko bizikleta erostea "amak lagunduta", hark ematen bait zion "ezkutuka" bizikleta erosteko hartu zuen zorra kitatzeko dirua eta baita elikadura berezixeagoa ere "arraultza frijitua eta xerra eguerdian eta xerra eta arraultza frijitua gauean".
Zendu berritan aukeratu dugu Euskadi Irratiko fonotekatik Joxe Mari Apaolazak 2012an egindako elkarrizketa biografiko eder hau. Bertan, Txominen ibilbide osoa jasotzen da, haur garaia, bizikletarako zaletasuna, profesional garaiko oroitzapenak eta zuzendari garaiko bizipenak, onak eta mingotsak ere bai, xehetasun osoz. 
Nik ez nuke galduko!
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

AukeratuakBy EITB Radio Televisión Pública Vasca