Uhin Ultramoreak

Uhin Ultramoreak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Uhin Ultramoreak episodes

  • 69. Jantzigintzaren lorratza
    Gero eta gehiago dira modaren industriak sortzen duen ingurumen-inpaktuaz kezkatzen direnak. Inpaktu hori arintzeko asmoz, batzuek bigarren eskuko arroparen alde egiten dute, eta horren inguruan ere sare bat sortu da, ustez merkatu globala baino etikoagoa eta jasangarriagoa. Industriak ere bilatu eta aurkitu ditu irtenbideak, jantzigintzak sortzen duen kutsadura txikitzeko. Baina zenbateraino dira eraginkorrak kontsumitzaileen eta industriaren erantzun horiek?Horretaz gain, beste hainbat konturi buruz ere aritu dira, zorrotz eta umorez. Adibidez, kilkerretan, zeinek egiten du kir-kir, arrak ala emeak? Eta ipurtargietan, zeinek egiten du argia?
    24 min
  • 68. Frankenstein, Barbie eta kriptobroak
    Garai bakoitzak du bere Frankenstein doktorea, eta 2018an He Jiankui genetikariari eman zioten izen hori, hark ingeniaritza genetiko bidez eraldatu zituen bi haur jaio zirenean. Enbrioien eraldaketa genetikoa debekatuta dagoenez, kartzelan sartu zuten. Ateratakoan teknika genetiko horiek bultzatzen duen enpresari batekin ezkondu zen: Cathy Tie edo Biotech Barbie. Handik gutxira banandu ziren, baina helburuetako bat bete zuten: inbertsioak erakartzea. Zertarako, eta diseinuzko haurrak sortzeko teknologia garatzeko. Eta norentzat, kriptobro edo tekno-jauntxoentzat. Hauen helburua, beren neurriko seme-alabak sortzea da, artifizialki."Uhin ultramoreak" podcastaren atal honetan, beraz, Frankenstein, Barbie eta neurrira diseinatutako haurrak aipatu ditugu.Bestalde, egia ote da mugikorra busti bazaizu onena arrozetan jartzea dela?
    25 min
  • 67. Udako bisitari gogaikarriak
    2026ko udan hondartzan izan bazara, ohartuko zinen ohiz kanpoko bisitari ugari izan direla. Itsasoak ekarri ditu, eta ur ertzera iritsitakoan ikusi ditugu. Ikusi… edo pairatu. Eta ez. Ez gara surflariez edo turistez ari, noski. Karabelak, salpak, marmokak eta algak dira. Lehen noizbehinka etortzen zirenak eta orain ohikoak bilakatzen ari direnak. Zergatik iritsi diren, geratzeko etorri ote diren, nolakoak diren eta zer eragin duten azaldu dugu “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan.Bestalde, bazenekien eltxoen ziztada jasotzeko arriskua %44 handiagoa dela garagardoa edanez gero; %35 handiagoa kanabisa errez gero; eta %46 handiagoa lo konpainian eginez gero?
    26 min
  • 66. Eguzki-eklipseak jota
    2026ko abuztuaren 12ko eguzki-eklipseaz dena esana dagoela uste dutenen kontra, eklipsea ikusi nahi izan ez zutenen kontra, eta hari, ostean gertatu diren, lurrikara, ekaitz edo izurriteak egotzi dizkiotenen kontra, zientzialariek badute zer aztertua: eguzkiaren koroa, eremu magnetikoa edo animalien portaera. Areago 2027an, Iberiar Penintsularen hegoaldean berriz egongo denean aukera eguzki-eklipse osoa ikusi eta ikertzeko.“Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan eklipseaz gain giltzurrunak aipatu ditugu. Badakizu hiru giltzurrun edo gehiago dituzten pertsonak daudela?
    28 min
  • 65. Ekologismoaren ama, misoginiaren jomuga
    Rachel Carsonen biografia normal hasten da. Estatu Batuetan jaio zen, (Pensilvania, 1907-1964) landa-eremuan, eta familian bazituzten abereak eta ingurune natural aberatsa. Zoologia eta genetika ikasketak egin zituen eta idazle trebea zen. Ozeanoari buruz idatzi zituen liburuek arrakasta handia izan zuten. Baina, batez ere, pestiziden kalteez ohartarazteko idatzi zuen liburuarekin lortu zuen oihartzuna: "Udaberri isila". Aurreko liburuekin alderatuta, honek salaketa argia egiten zuen, eta kontzientzia ekologista sendotzea eta araudiak zorroztea ekarri zuen. Nekazaritza industriala bultzatzen zuten jauntxoen haserrea ere piztu zuen. Hau esan zuten hari buruz, publikoki: “Emakume hain polita izanik, ezkongabe badago, seinale komunista dela”
    27 min
  • 64. Hitz batean: klitoriaz
    Klitoria emeen sexu organo bat da, ugaztunetan, ostruketan eta beste zenbait animaliatan agertzen dena. Zutikorra da, eta plazererako atal zinez garrantzitsua: hura kitzikatzea da orgasmora heltzeko bide zuzenetako bat. Gizakietan, aluaren gainaldean eta alboetan dago; ia dena beste egitura batzuen azpian ezkutatuta. Agerian dagoen zatiak botoi-itxura du, eta aluaren gainean kokatuta dago.Zer da klitoria? Zientziak gutxi eta berandu ikertu duen gaia da. Klitoriari buruz ikerketek zer erakusten duten eta orain arte zer ezkutatu duten “Uhin ultramoreak” podcastaren 64. atalaren aztergaia.
    25 min
  • 63. Homeopatiaz, argi eta garbi
    Espainiako Sendagaien Agentziak berretsi du homeopatia ez dela eraginkorra, ez daukala inolako oinarri zientifikorik. Duela gutxi kaleratu du homeopatiaren eraginkortasunari eta segurtasunari buruzko txostena, eta bi ondorio hauek azpimarratu ditu: produktu homeopatikoak ez dira plazeboa baino eraginkorragoak eta kalteak ere sor ditzakete. Eragin larria sortu dezake, zientifikoki eraginkorrak direla frogatuta daukaten terapiak baztertu eta haien ordez produktu homeopatikoak hartzea.Homeopatiaren printzipioak ere aztertu dituzte txostenean eta Europako beste herrialde batzuetako egoera ere azaldu dute. “Uhin ultramoreak” podcastaren 63. atalean, txostena sakon aztertu dugu, azpimarragarriena azaltzeko.
    29 min
  • 62. Datu zentroak, energia eta ura xurgatzen duten erraldoiak
    Adimen artifizialak datu-zentroak ugaritzea ekarri du. Datuak hodeian daudela esaten den arren, eta guk geuk ere horrela irudikatu, lurrean daude; makinaz eta kablez osatutako datu-zentro handietan. Munduan 10.000tik gora daude, eta sekulako abiadan ari dira ugaritzen. Adimen artifizial sortzailearen eztandak zerikusi zuzena du horretan, konputazio-ahalmen erraldoia behar baitu.Ondorioak ikusten ere hasi gara dagoeneko: akuifero batzuk agortu dira, zarata eta kutsadura handia sortzen dute, eta arrakala-soziala areagotzen. Bi aukera daude: etsipena eta fatalismoan murgildu, edo kritikoa izan. Adimen artifiziala benetan zertarako behar dugun planteatu, eta datu-base erraldoien alternatibak bilatu. “Uhin ultramoreak” erabilita bigarren aukerari heldu diogu atal honetan.
    28 min
  • 61. Emakumetasunaren test genetikoa
    Olinpiar Batzordeak berriz erabaki du emakumeei azterketak egitea goi mailako lehian parte hartu dezaketela frogatzeko. Aurrez, azterketa ginekologikoak egiten zizkieten eta aurrera begira test genetikoak egingo dira “errespetuzko” tratuaren izenean eta “intimitatea” urratu gabe.Zehazki, Y kromosoman, eta soilik kromosoma horretan dagoen gene bat ote daukaten begiratuko dute emakumeen kategorian lehiatu nahi duten kirolarietan. Izan ere, biologikoki emakumeak XX eta gizonak XY direla erakutsi digute. Hortaz, kirolariari egingo zaion azterketan Y kromosoman bakarrik dagoen gene hori antzematen bada, pertsona hori biologikoki gizontzat hartzen da. “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan tesi hori zalantzan jarri dugu. Zientifikoki ez du zentzurik test genetiko soil batean oinarrituta nor den emakumea eta nor ez bereizteaBestalde, nolako izotza da hobea edariak hozteko: trinkoa ala zuloduna?
    26 min
  • 60. Espazioaren konkista
    Artemis2 misioa arrakasta osoz bukatu da bere helburu guztiak beteta. Irudi ederrak utzi ditu bidean eta une hunkigarriren bat edo beste. Hala ere, dena ez da izan biba eta txaloa. Misioak kritikak ere izan ditu, bereziki erabilera politikoarengatik. Izatez, Espazioko misioetan klasikoa izaten da, eta 2026an ere argi ikusi da, helburu zientifiko-teknologikoen gainetik zeudela Estatu Batuak ondo posizionatzea Txinarekiko lehian eta espazioaren konkista zilegiztatzea. Berdin, Lur planetan dauzkaten beste misio batzuk estaltzea. Disimulurik gabe aztertzen da gaia “Uhin ultramoreak” podcastean."Egunero ikasten da zerbait" sailean pomeloek botika batzuekin interakzionatzen dutela arrazoitzen da 60. atalean.
    28 min

About Uhin Ultramoreak

From the publisher's feed

Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da.…

More shows like Uhin Ultramoreak

Nadie Sabe Nada by SER Podcast

Nadie Sabe Nada

404 Listeners