Benetan Zabiz-ez atal honetako gonbidatua Urdax Magunazelaia Agirre! Abadiñoarra 106 kiloko harria jasotzen hasi zen 11 urterekin eta 15 urte betetzerako 215 kilokoa altxatzeko gai zen. Errekorrez beteriko harri-jasotzailea da eta bere ibilbide profesionalaz aritu da Malen eta Aitziberrekin. Profesioak nabarmen baldintzatu dion bide pertsonalaz ere; eta horrek eragindako albokalteez eta gorabeherez. Boxeoan aritu da eta diskoteketako atezain izandakoa da ere bada. Bertan bizitako gertakari latzak azaldu ditu.
Bizkaitarra "prodijio haurra" izan zen? Nola bizi izan zuen berak aro hura? Nola sentitu zen bere "doping" kasua argitara atera zenean? Nolakoa zen gaztetan. eta nola eragin zion horrenbeste laudatzen duen aitaren heriotzak? Zer du mantra? Eta zer da erridikulua egitea beretzat?Atalean zehar, Maria Blanco kolaboratzailea ere batu zaie eta gai potoloa mahaigaineratu die: txortalagunak. Ez galdu atala!
Benetan Zabiz, On Timek ekoizten du EITB Podkasterako.