Europako Parlamenturako hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Europako Batasunaren engranajeak, parlamentuaren osaketa eta Batasunaren erronkak azaldu dizkigu Mikel Garcia BERRIAko Mundua saileko kazetariak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.