Gauzen Interneti buruz hitz egiten jarraituko dugu 2022an Maite Goñiren ustez. Hau da, robotak gure eguneroko bizitzan present izango dira. Bereziki, osasunaren eta hirugarren adineko lagunen inguruan garatuko da robotika. Joxe Rojas ere urte berriari begira jarri da. Haren esanetan, ahozko laguntzaileen merkatuan ez dira aurreikuspen guztiak bete. Jendeak ez du robotekin hainbeste "hitz egiten", eta merkatuak beharrezkoa du informazio hori.