La UPNA en las ondas

Zer gertatu zaigu konfinamenduan? (Liburutegia)


Listen Later

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegiak (NUP) zerbitzu honetako langileek egindako arte-jarduera bat egin du, konfinamenduan gizarteari ikuspegi emozionaletik zer gertatu zaion erakusteko. “¿Qué nos ha pasado? Zer gertatu zaigu?” izeneko jardueraren emaitza Arrosadiko campuseko Liburutegiko mailegu mahaian dago ikusgai, eta eta kristalaren gainean koloretako letraz idatzitako kontakizuna du. Kontakizuna osatzeko, liburu-karatulak eta film-azalak daude, unibertsitateko komunitateari maileguan eskaintzeko bildutako bildumakoak. Ventura Ruiz Gómez antzerki-aktore amateur, idazle eta Unibertsitateko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen (AZP) kideak ahotsa jarri dio kontakizun honi.
Kontakizuna sare sozialetan ibili zen ekimen batean oinarritzen da, hau da, liburu-azalak erakutsiz kontakizun bat eraikitzean. Hortik aurrera, Liburutegiko lantalde batek garatu zuen kontakizun hori, eta Belén Arévalo artista plastikoaren esku egon zen alderdi artistikoa. Arévalok Liburutegian egiten du lan.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

La UPNA en las ondasBy upna