Urteko azken atala!
2024.urteak gauza askorako eman du eta Malen eta aitziberrek heuren urtearen errepasoa egin nahi izan dute. Bizi dituzten gertaera ikonikoak, emozioak, lan ibilbidean aukera berriak, herrira itzultzea...guztiak, kontatu dituzte, 2024an bere norabidea finkatu duen podcastean! Urtetik urtera gainera, Malenek eta Aitziberrek haien laguntasuna uztartu dute, eta behin konfiantza errotuta: "Entzun, baina epaitu gabe" Tik-tokeko trend famatua konfiantza osoz egin dute. Zenbat "trapu zikin" atera dizkiote elkarri?
Eta nola ez! Urte bukaerarekin... Berria dator! 2025 urteari ongi etorria emateko, Maria Blanco urrezko kolaboratzailea gonbidatu dute kanpaikadak elkarrekin ospatzera.Umoretik, urte berriko aurreikuspenak eta gertaera posibleak zerrendatu dituzte...beteko al dira?
Ez galdu urteko azken atala eta ospatu urte zaharra benetan zabizen! Urte berri on! Txispun!
Benetan Zabiz?, ON Timek ekoizten du EITB Podkasterako