Zientzia puntu-puntuan

Zientzia puntu-puntuan

By UPNAScience
Download on the App Store

Zientzia puntu-puntuan episodes

  • Elebidunen hitz jariotasuna neurtzeko kalkulagailua

    B hizkiaz hasten diren zenbat hitz esango zenituzke minutu batean? Badirudi ariketa sinplea, baina hitz-jariotasunaren proba hauek gure garunaren funtzionamenduari buruzko informazio baliotsua ematen dute. Eta zer gertatzen da bi hizkuntzatan bizi garenean? Laiene Olabarrieta eta Saioa Setoain NUPeko neuropsikologoek elebidunen hitz-jariotasuna neurtzeko kalkulagailu bat garatu dute, euskaldunen errealitatea kontuan hartzen duen tresna berria.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    16 min
  • Inkisidoreen itzala: Nork sartu dizu sorgin hori buruan?

    Itxi begiak eta pentsatu sorgin batengan. Itsusia eta zaharra oso? Irudi hori ez da zurea, inkisidoreek mendeetan zehar zure buruan txertatutako estereotipoa baizik. Podcastaren 50. atalean, Irati Zurbano ikertzailearekin argituko dugu nola eraiki zuen botereak "errudun perfektuaren" mitoa mendez mende, eta nola irauli duen euskal kulturak eta feminismoak ikono errebelde bilakatzeko.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    16 min
  • Neskameen ahots isilduak

    Nafarroan, Europa osoan bezala, langileen herena etxeko zerbitzuan aritzen zen Aro Modernoan. Gehienak emakume gazteak ziren. Milaka izan arren, historian ia ikusezin bihurtu dituzte. Amaia Nagusia historialariak haien ahotsak berreskuratu ditu artxiboetako auziei esker. Lan gogorra, indarkeria eta bizirauteko borroka ageri dira mendeetan isilduta egon diren testigantzetan.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    17 min
  • Hamaiketakoari gorazarre

    Hamaiketakoan laburbiltzen da Nafarroako gastronomiaren arima. Bertako produktuak, sasoian sasoikoak eta km 0 elikagaiak daude oinarrian. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako errezetek ematen diote itxura eta zentzua. Otordu bat baino gehiago da; familian edo lagun artean partekatzen den ospakizuna, festa, barreak eta une onak. Askotan, iristear dagoen zerbaiten hasiera ere bada. Horren inguruan hausnartzen du Eneko Izkue sukaldari nafarrak atal honetan.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    14 min
  • Saskia berrasmatzen: materialen iraultza erremontean

    Erremontea garai berrietara moldatu nahian dabilen pilota modalitatea da. Artisau-lanari eta tradizioari loturik, erreminta egiteko modua ez da apenas aldatu sortu zenetik. Orain, Nafarroako Unibertsitate Publikoko INAMAT institutuko ikertzaileek material konposatuak eta 3D fabrikazioa aztertzen ari dira erresistenteagok eta eskuragarriagoak diren saskiak garatzeko. Berrikuntzak tradizioa arriskuan jartzen al du, ala haren etorkizuna bermatzeko giltza da? Xabier Sandua ingeniariak ditu erantzunak.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    15 min
  • Logika lausoa edo grisen edertasuna

    Zuri edo beltz, bai edo ez… Gure erabaki gehienek — eta algoritmo askok hartzen dituzkenek — ez dute horrela funtzionatzen. Zuria nekez izaten da erabat zuri, eta beltza ere gutxitan izaten da erabat beltz. Gaurko atala gris horietara begiratuko dugu: zalantzetara, tarteko balioetara, eta zuzenean alderatu ezin diren egoeretara. Ander Goñi Medrano NUPeko matematikaria da, eta NAIR Center Nafarroako Adimen artifizialaren Ikerketa Zentroan aritzen da ikerketan. Logika lausoaz eta grisen edertasunaz aritu gara solasean.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    15 min
  • Nork babesten du garraiolaria Europan?

    Gure inguruan ditugun produktu gehienak kamioi batean iritsi dira, baina gutxitan pentsatzen dugu nork ekarri dituen. Atal honetan, errepide garraioaren atzean dagoen azpi-kontratazioa, ez-ordaintzeak eta Europako estatuen legeek sortzen dituzten hutsuneak aztertu ditugu, Eva Fernandez Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko ikertzailearekin.

    Salgaiek errez egiten dute mugaz gaindi, eskubideek, berriz, ez hainbeste.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    16 min
  • Zor publikoaren arintze jokoak: nork mugituko du lehen fitxa?

    Imajinatu joko mahai bat gela itxi batean. Mahai horretan jokalariek ez dute bakarrik dirua jokatzen, herrialde oso baten etorkizuna dute jokoan. Partida global honetan esertzen dira gobernuak, inbertsio funtsak, bankuak, nazioarteko erakundeak eta, orain, Txina, arau zahar guztiak aldatu dituen eragileak. Zor publikoaren arintze joko hauek aztertu ditu Idoia Agirre NUPeko ekonomistak. 

    Partida martxan da: nork mugituko du lehen fitxa?

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    16 min
  • Epaitegitik zelaira: istorioak kirolaren bidez berridazten

    Kirolak nola lagundu dezake gizarteratzen legearekin arazoa duen nerabea? Entrenamendu programa batek bigarren aukera bat bilakatu al daiteke neurri judizialak betetzen ari den gaztearentzat?  Ekaitz Irujo Compains ikertzailearen eskutik ezagutuko dugu nola bihur daitekeen kirol entrenamendu bat gazte hauei arnasa emateko modu, eta nola uztartzen diren praktika eta ikerketa. Futbola eta boxeoa aitzaki, gazte hauek gizarteratzeko bide berri bat ari dira eraikitzen. Hau da gaurko gure bidaia: epaitegitik zelaira, eta handik gazteen etorkizun posibleetara.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    16 min
  • Gorputzaren mezularitza sekretua

    Inoiz pentsatu al duzu elkar nola komunikatzen diren gure zelulek? Ez dute mugikorrik, ez posta elektronikorik. ezta Whatsapp talderik ere. Badute, ordea, euren mezularitza-sistema propioa: zelulaz kanpoko besikulak. Burbuila ñimiñoak, nanopartikulak. Barruan, informazio pakete txiki-txikiak daramatzate: RNA zatitxoak, proteinak, seinale kimikoak…eta mezu argiak bidaltzen dituzte. Horrela, zelulek elkarri eragiten diote… ukitu gabe.

    Azken urteotan, besikula horiek giltza bilakatu dira gaixotasunak hobeto ulertzeko eta tratatzeko. Hau da Zientzia Puntu-puntuan. Gaur, "Zelulen mezulariak". Gorputzaren posta sekretua deszifratzen saiatzen da gure gaurko gonbidatua, Carmen Roncal, biologoa, biokimikoa eta NUPeko irakaslea.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    15 min

About Zientzia puntu-puntuan

From the publisher's feed

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren dibulgazio zientifikoko podcasta.