EHU-Ekinean podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak. Hilero ikerlari bat ezagutzea da helburua, ikusgarri egitea beren lana. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetza eta Elhuyarren elkarlanetik sortu da podcastaren asmoa.
Odontologia ikertzen du aurreneko gonbidatuak. Irene Lafuente Ibañez de Mendozak (Bilbo, 1994) ikerlari izatera iristeko egin duen bidea, aurkitu dituen oztopoak eta hauek nola gainditu dituen azaldu dio Ana Galarraga Elhuyarreko dibullgatzaileari. Irenek, ez zuen ohiko odontologia klinikoan aritu nahi, ikerkuntzan baizik eta aho minbiziaren eta honen prebentzioaren inguruan lan egiten du egun. Osasuna, aho osasuntsua izatetik hasten dela azpi-marratzen du behin eta berriro Irenek eta odontologiari ez zaiola pertsonen osasunean duen garrantzia aitortzen.