Unai Arregi, (Tolosa 1996) Fisikan doktoregaia da Milango Politekinikoko Fisikako sailan, Computational Electromagnetics Lab taldean. Nanoegitura dielektrikoen prozesu optiko ez-linealak aztertzen ditu tesian, metodo analitikoak eta numerikoak erabiliz. Unaik, Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza ikasi zuen EHUn, "euskara hutsean" eta hori azpimarratzen die berarekin lan egiten duten beste ikerlariei. Berez, Ingelesa du laneko hizkuntza, izan ere Erasmus Mundus Masterra egireko aukera izan zuenetik, atzerriko zientzilariekin lan egiten du. Milanen, hamahiru herrialdetako pertsonak ditu inguruan lanean. Euskal Herriari oso lotuta dago, baina pozik atzerrian ezagutu duen munduak ikuspegia zabaldu diolako.
Ikerlariak, gizarteari lotuta egon behar duela sinesten du, eta doktoretza egiteak ez duela "berez" baliorik eransten azpimarratzen du, "ez zara horregatik pertsona ona". Unai, LGTBIQ* kolektiboko kidea da ete ekintzailea. Jarrera homofoboak ezagutu ditu, eta hoien aurrean "erresistentzia" nola egin garatu du, kirolak asko lagundu dio horretan.
EITB Podkastek eskaintzen dizun EHU-Ekinean podcasta, Elhuyarrek ekoizten du Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Trasferentziaren Arloko Errektoreordetzarekin batera.