Zientzia

#17.- Oihane Cantero: Ikerketan beti dago aurrera segitzeko modua


Listen Later

Adimen artifizialaren arloan lan egiten du Oihane Cantero Dominguezek, ikerlaria da "Orai" zentroan. Hizkuntza naturalaren prozesamenduaren goi-mailako ikerketa egiten du eta soluzio teknologikoetan espezializatuta dagoen Elhuyarren langunean. Informatikan, programazioa ikasten hasi zen eta gustatu egin zitzaion Hendaiarrari. Izan ere, "programatzeak beste logika bat dauka" eta horrek erakarri zuen mundu honetara. Orain, hizkuntza eta adimen artifiziala elkartzen dituen proiektu honetan dabil buru belarri. 
Orai-k bi arlotan, testuan eta hizketan ikertzen du. Canterori, oso garrantzitsua iruditzen zaio euskarazko testuen arloan aurrera pausoak ematea, ikerketan emaitza onak izateko ingelesezkoekin len egin behar izaten dute euskarazko eredurik ez dagoelako. Hizketaren arloan ere badabil, laguntzaile pertsonalizatuekin, eta ahotsaren sintesian hastekoa da.
EITB Podkastek eskaintzen dizun EHU-Ekinean podcasta, Elhuyarrek ekoizten du Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Trasferentziaren Arloko Errektoreordetzarekin batera.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

ZientziaBy EITB Radio Televisión Pública Vasca