Poloniarra da Dorota Krajewska, eta bere herrialdean linguistika ikasten ari zela sortu zitzaion, lehen aldiz, euskarara hurbiltzeko aukera. Aukerari heldu, eta hurbiltzetik murgiltzera egin du jauzi, eta, orain, ikerketagai du hizkuntza hau. Dorotaren esanean, bera bezalako ikertzaileek gauza txikiak egiten dituzte, ez bereziki salgarriak, "baina horrela egiten du aurrera zientziak". Hala ere, ikerlari gisara egin duen aurkikuntza berezi baten berri ere eman dio Ana Galarragari atal honetan.
EHU Ekinean podcasta, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzaren eskutik egiten du Elhuyarrek.