Zer egin dezakete ikerketak eta teknologiak ingurumena hobetzeko? Hori buruz hitz egin dugu Arrate Santaolalla Ramírez ikerlariarekin EHU-Ekinean podcastaren atal honetan. Izan ere, egungo gizartearen kezka nagusietakoa da ingurumena eta denok egin dezakegu ekarpena hobetzeko. Arrate, ikertzailea ez ezik irakaslea ere bada Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza sailean. Ikerketak duen garrantziaz, finantziazioa lortzeko izaten dituzten zailtasunez eta etorkizuneko itxaropenaz solastu da Ana Galarragarekin.
Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzaren eskutik.Elhuyarrek ekoitzen du podcasta.