Hiru emakume zinetzialari eta artistaren biografiak aztertu dituzte Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetarako Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek. Bi ezaugarrik hauek batzen dituztelako aukeratu dituzte: zientzialari edo asmatzaile ez ezik, artista ere badira. Hedy Lamarr da lehena: haririk gabeko komunikazioaren aitzindaria eta Hollywoodeko aktorea. Bigarrena, Magdalena Moujan Otaño, Otaño bertsolariaren bilobamatematikaria eta zientzi-fikzioko idazlea. Eta, azkenik, Berenice Abbot argazkilaria.
Albisteek eta zenbait baieztapen egia ala gezurra ote diren asmatzeak osatzen dute atala.