Nautika eta Itsas Garraioa graduan, emakumezkoak gutxiengoa dira. Eta are gutxiago dira gradu hori egin ondoren ikerketara jauzia ematen dutenak. June Madariaga Navarro da gutxi horietako bat, eta, aitortu duenez, oso pozik dago bere aukerarekin. Hori bai, ohartarazi du, oraindik ere, itsasontzi batzuetan ez dutela emakumerik hartu nahi izaten, eta oso gogorra dela.
EITB podkastek eskaintzen dizun EHU-Ekinean podcasta, Elhuyarrek ekoizten du Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzarekin batera.