Podcastaren estreineko atalean, adimen artifizialaren erabilerari erreparatu diote, puri-purian dagoen arlo batean: artean.Horrez gain, gaurkotasun zientifiko-teknologikoari errepasoa, mito batzuk argitu eta soinu misteriotsua zerk sortzen duen asmatzera gonbidatu nahi zaituzte. Izan ere, joko hori proposatuko digute atal bakoitzean Alaitzek eta Anak.Uhin ultramoreen bidez, argi ikusgaiarerekin ikusezinak diren gauzak azalera ateratzen dira. Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte, zientzia eta teknologia munduko gai interesgarrienak aztertzeko.