Ispilu Beltza

#1 - Batzuetan urre, bestetan putz


Listen Later

Rafael Berriok halaxe utzi zuen idatzita Paradoja diskoko 'Yo ya me entiendo' abestian. Patua izaerak eraikitzen du. Ez dakit zein den gure patua, baina, honaino ekarri gaitu: DK irratian kultur magazin bat hasteraino. ISPILU BELTZA deitu diogu, beste garai batzuetan artista eta errariek poltsikoan zeramaten ispilu txiki tolesgarriari keinu eginaz. Haren bidez islatzen zena ederrago, eta gordinago, ikusten zuten. Piktorikoago. Guk donostiako ekosistema kulturalari erreparatuko diogu. Kultura modu zabal bezain zintzo batean ulertuta. Saio honetan Harri Fernandez kazetariari galdetuko diogu ea nola demontre egiten den egunkari bateko kultur saila garai malapartatuotan. Gainera Beñat Hach Embarekekin salabardoa sartuko dugu interneten, azken kontuen bila eta amaitzeko Anartz Bilbaoren Urpeko Bonbarda musika saioa estrenatuko dugu.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Ispilu BeltzaBy Donostia Kultura