Ludwig van Beethovenen “Zazpigarren Sinfonia”ren sorkuntzaren kontestu historiko eta pertsonala xehetzen da lehen atal honetan: gerrak edonon, eta musikaria ia erabat gor geratua. Edonola ere, egoera gogor horren aurrean, Beethovenek, itxaropen ezaren aurkako gerra deklarazio bat egiten du maisu-lan hau sortuz. Zehazki, sinfoniaren Allegretto mugimendua aztertzen da, taupaden erritmora sortutako musika hunkigarria.