Aurkezpen handirik ez du behar "Lay Day" podcastaren hirugarren denboraldia abiatzeko aukeratu duten aurreneko gonbidatuak. Kepa Acero aski ezaguna zaigu bere surf bidaiak dokumentatzeagatik. Txapelketa mundua utzi zuen surf profesionalean bestelako alternatibarik ez zegoenean eta bidaiak filmatzeari ekin zion. Orduz geroztik, hango eta hemengo olatu berriak erakutsi dizkigu eta inspirazio iturri izan da askorentzat Acerotarren anaia txikia.Entzun Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenak Keparekin izan duten solasaldi ederra!