Lay Day

Lay Day

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Lay Day episodes

  • 8. Ariane Otxoa: Baloreak eta jarraikortasuna
    Ariane Ochoaren elkarrizketaren bidez amaituko dugu "Lay Day"ren 3. denboraldia.Indonesiako bidaiatik etorri berritan harrapatu dugu surflaria. Aurten Challenger Series kategorian jarraituko du borrokan, berez sailkatuta ez dagoen arren, ranking ona daukalako lehiatuko da munduko onenen artean.Olinpiar jokoetarako klasifikazioa lortzea zen bere asmoa, baina Espainiako Federazioak ez zuen aukeratu Puerto Ricoko aurre txapelketarako. Pozik ez, eta salaketa prozesua abiatu zuen sareetan Federazioaren erabakiaren aurka."Lay Day" podcastak euskal surf kultura hedatzea du helburu.
    31 min
  • 7. Julen Larrañaga: Olatu handietan eskarmentua
    Surflari ospetsuak aipatzean, beti azalduko da haien artean Julen Larrañagaren izena. Urteak daramatza euskal kostaldeko itsasaldi handiak surfeatzen eta duela gutxi hasi da berak ikastitakoa besteei trasmititzen "Watermanak" izeneko proiektuaren bitartez.Surfaren egungo egoeraz eta etorkizunaz aritu dira surflari donostiarrarekin Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriaga, "Lay Day"ren atal honetan."Lay Day" podcastak euskal surf kultura hedatzea du helburu.
    38 min
  • 6. Bianca Tye: Aussie Blood
    Euskal surf zirkuituan gerra ematen ari den izena da Bianca Tyerena. Sopeloztarrak postu garrantzitsuak lortu ditu bidean. Australiar erroak ditu gazteak eta surfa bizimodua da beretzat. Bere bizipenak elkabarnatu ditu "Lay Day"ren atal honetan, Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenarekin."Lay Day" podcastak euskal surf kultura hedatzea du helburu.
    23 min
  • 5. Nadia Erostarbe: Surflari olinpikoa
    Hondartza guztietan eta surflari guztien elkarrizketetan aohoz-aho dabilen izena da Nadia Erostarberena. Tahitin, Teahupo'o-n lehiatuko diren Parisko Olinpiar jokoetarako txartela lortu du Zarauztarrak 23 urterekin, eta hori gutxi balitz datorren urtean CT-an parte hartzeko aukera du.Nadiaren etxera, Zarauzko Surf elkartera hurbildu dira Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerena atal hau egitera."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    29 min
  • 4. Saioa Ortega: txikitasunetik handitasunera
    Neska isila da, baina zaratatsua txapelketa munduan. Podium guztietan agertzen da bere izena. Apala eta langilea da Saioa Ortega, izen handia gaurko euskal surfean.DBHko ikasketak albora utzi gabe jarraitzen duela olatu artean gogor entrenatzen esan die Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenari."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    30 min
  • 3. Joseba Castrejana: Mundaka
    Euskal Herrian daukagun altxorrik preziatuena da Mundaka. Baldintza egokiak daudenean olatu bakartiak lehertzen ikustea ezinezkoa da. Masifikazioa eta bertakoen ikuspuntua biltzen saiatu gara "Lay Day"ren atal honetan Mundakako surflari ospetsu honekin.Hamabi urterekin hasi zen olatuak hartzen; Mundakako ezker olatua aspaldian ezagutzen du eta gaur egun ere maiz bilatzen du bainurako. "Dibertsiñua" da mundakarrarentzat surfa."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    32 min
  • 2. Markel Bizkarguenaga: New Gun
    Izen ezezaguna izan liteke askorentzat, baina Markel Bizkarguenaga Gorliztarraren izena ranking askotan idatzi dute dagoeneko. Azpimarratzekoa 2022ko junior zirkuitoan egin zuen 3. postua.Surfaz, entrenamenduez eta psikologia lanaz aritu dira berbetan berarekin Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriaga "Lay Day" podcastaren atal honetan!"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    26 min
  • 1. Kepa Acero: surfaren bidaia amaigabea
    Aurkezpen handirik ez du behar "Lay Day" podcastaren hirugarren denboraldia abiatzeko aukeratu duten aurreneko gonbidatuak. Kepa Acero aski ezaguna zaigu bere surf bidaiak dokumentatzeagatik. Txapelketa mundua utzi zuen surf profesionalean bestelako alternatibarik ez zegoenean eta bidaiak filmatzeari ekin zion. Orduz geroztik, hango eta hemengo olatu berriak erakutsi dizkigu eta inspirazio iturri izan da askorentzat Acerotarren anaia txikia.Entzun Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenak Keparekin izan duten solasaldi ederra!
    38 min
  • 10. Surfa, ikerketa, teknologiak eta garapena
    "Lay Day"ren bigarren denboraldia amaitzeko, Euskal Herrian surfa eta zientzia uztartzen duten proiektuei erreparatu nahi izan diete Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriagak. Lehenengo gonbidatuak, Itsaso Gaztañagak, EHUrekin batera surfak osasunean dituen onura fisiko eta psikikoei buruz hitz egin die. Medikua da bera, eta UIKen ikastaro oso bat eskaini diote gaiari.Bigarren gonbidatuak, ikerketa era garapena surfarekin uztatu ditu. Egoitz Goikoetxea injeniariak eta bere taldeak, 3D inprimagailuak erabiltzen dituzte surf oholak egiteko. I+G, tradizioaren ezagutza albora utzi gabe."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    27 min
  • 9. June Torrealdai, Miriam Imaz eta Mirene Begiristain: Emakumea* Surflari, ahalduntzeko
    Surfaren munduan emakumearen presentzia txikia zela ikusita antolatzea erabaki zuen gipuzkoako emakume talde batek. Horrela Emakumea* Surflari taldea sortu eta surfa emakumeen artean zabaltzen hasi ziren. Irabazi asmorik gabeko taldea dira eta euren ekintzen artean surf ikastaroak, bidaiak eta yoga ikastaroak dituzte, besteak beste.Gozatu "Lay Day", June Torrealdai, Miriam Imaz eta Mirene Begiristainekin batera.
    30 min

About Lay Day

From the publisher's feed

"Lay Day" Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenak gidatzen duten surf podcasta da. Barealdi egunetan behar izaten den ordezko kresalaren dosia. Surfaren inguruan egunean jartzeko, elkarrengandik…