Lay Day

Lay Day

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Lay Day episodes

  • 7. Mikel Zalakain: Ikurrin bat WSL-an
    World Surf Leagueko (WSL) epailea da Mikel Zalakain eta berarekin mintzatu dira Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerena "Lay Day" podcastaren zazpigarren atalean.Zalakain CTan dabilen epaile europar bakarretakoa da. Bere lana munduko surflari onenen lana epaitzea da. Munduko hurrengo txapeldunak bere onespena jaso beharko du.Eman Play podcast interesgarri hau entzuteko!
    37 min
  • 6. Jon Aspuru: Bizitza osoa kameraren atzean
    Bakion bizi den kameralari gazte apal bezala definitzen du bere burua Jon Aspuruk. Surf dendetan Australiatik eta Ameriketatik iristen ziren VHS zintak eredu izanda ekin zion Aspuruk bere filmak sortzeari. Karrera luzea du Jonek baina, zalantza barik, Natxo Gonzalez izan da ibilbide horretan mugarri. Izan ere, plentziarrarekin batera bizi izan du bere karrerako ibilbide gozoena.Jon Aspuru, edo Jon Bakiori eskaini diogu "Lay Day" podcastaren seigarren atala."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    30 min
  • 5. Garazi Sanchez: Errautsetatik ernatzen
    CTaren sailkapenaren bila urteak daramatza Garazi Sanchezek. Aurten, Nadia Erostarbe eta Adur Amatriainekin batera, sailkapen zirkuiturako pasea eskuratu du Sanchezek.Algortarrak aukera du munduko surflari onenen artean lehiatzeko. Bere ibilbide profesionalaz aritu zaigu "Lay Day" podcasataren atal honetan, baita izan dituen lesioez eta mentalitate aldaketaz."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    32 min
  • 4. Paula Odriozola: Kantauriko Olatua, Urpeko argazkilaria
    Paula Odriozola edo Pauloski, horrela ezagutzen dute lagunek, ez da surfean ibiltzen, baina olatuek eta surfak aspaldi lapurtu zioten bihotza.Bidai mistikoa deskubritu du Paulak urpeko argazkilaritzan eta naturaz gozateko aukera bikaina ere bai. Surfing jasangarriagoarekin tematuta dago, horrexegatik bere proiektu berrietan material birziklatuekin egindako ohol ekologikoei erreparatu die."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    33 min
  • 3. Adrian Lopez: Adrokultura, Euskal oholgintzaren susperraldia
    Adrian Lopezek ez du bere burua shapertzat jotzen, baina eskarmentu handia du oholgintzan. Bere oholek línea klasikoa jarraitzen dute eta diseinua tentuz zaintzen du."Lay Day" podkastaren atal honetan Adrokultura proiektua sakontasunez ezagutzeko parada izango dugu."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    29 min
  • 2. Leti Canales: CT-aren bila
    Euskal surfaren panorama sendo dabil emakumezkoen arloan. Izan ere, gizonezkoak baina askoz ere emaitza hobeak lortzen ari dira WSLko txapelketetan.Leti Canales da emaitza horien protagonistetako bat. Aurreko sasoian, CTaren atarian gelditu zen eta orain plaza bat eskuratu nahi du datorren urtean munduko onenen artean lehiatzeko. Surf munduan emakumezkoen presentziaz ere jardun dira hizketan berarekin "Lay Day" podcastean Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriaga."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    42 min
  • 1. Bitor Garitaonandia: Debako promesa
    Ongi etorri "Lay Day"ra, Euskal Surf Kultura hedatzea helburu duen podcastera.Bitor Garitaonandia gonbidatu dugu lehen atalera. Basque Teamen apustuetako bat da Bitor. Deban hasi zen surflari moduan lehenengo pausoak ematen eta orain Joko Olinpikoak ditu helburu. Bere ibilbideaz eta ametsen inguruan jardun dira hizketan berekin Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerena. Gaztea izan arren, gauzak oso argi ditu Bitorrek eta bere kezkak plazaratzeko abagunea izan du ere "Lay Day"n.
    35 min

About Lay Day

From the publisher's feed

"Lay Day" Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenak gidatzen duten surf podcasta da. Barealdi egunetan behar izaten den ordezko kresalaren dosia. Surfaren inguruan egunean jartzeko, elkarrengandik…