Lay Day

Lay Day

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Lay Day episodes

  • 8. Peta (Eduardo Gomez): Zoriontasuna eta askatasuna
    Gurasoek Eduardo Gomez izenarekin erregistratu bazuten ere denek "Peta" deitzen diote. Hondarribian sortua Hendaian hasi zen surfean. Ur bero eta olatu perfektuak topatu nahian laster hasi zen bere konexioa Indonesiarekin, baina lesio baten ondorioz berriro itzuli zen Euskal Herrira.Dirua irabazteko asmoz shapeatzen hasi eta ogibide bihurtu zuen. Peta, erreferentea da oholgintzan eta bere gaixotasun degeneratiboak ez dio kalterik egingo bere pasioan: surfa eta shapinga."Lay Day"ren atal honetarako, Petaren Hendaiako kabira hurbildu dira Olaia Elorriaga Ander Lopez Lerena.Sartu zu ere!
    37 min
  • 7. Ibon Oregi: Surfa, bizitzan aurrera egiteko
    Errepidean, korrika entrenatzen ari zela, auto batek aurrean eraman zuen Ibon Oregi Markina xemaindarra. Ordura arte, triatloietan aritzen zen baina istripuaren ondorioz, ezkerreko hanka galdu zuen eta mundua jauzi zitzaion goitik behera. Surfari esker ordea, putzutik atera eta motibazioa berreskuratzea lortu du."Lay Day" podcastaren atal honetan, bere bizitza berriaren inguruko nondik norakoak azaldu dizkie Oregik Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriagari. Ibonentzat, surfa izan da sendagairik onena aurre egiteko.Ez galdu bere testigantza!
    43 min
  • 6. Iker Treviño eta Ruben Vitoria: Surfari buruz hizketan
    Bestelako ukitua eman diogu "Lay Day" podcastaren 15. atalari. Surf munduan gertatzen ari diren kontuak mahaigaineratu eta Ruben Vitoria eta Iker Treviñorekin aztertu ditugu. Zarauztarrak dira biak, baina bi adar ezberdinetan jorratzen dute euren surfa. Bi estilo ezberdin eta iritziak ere ezberdinak euskal surfaren eszenan."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    44 min
  • 5. Annette eta Janire Gonzalez Etxebarri: Etorkizun handiko ahizpak
    Annette Gonzalez Etxebarrik irabazi du aurtengo Pro Junior zirkuituko lehengo proba Marokon. Aipatzekoa da baita ere, Janire, bere ahizpa nagusia Pro Junior zirkuituko irabazle izandakoa dela. Janirek, gainera, hiru aldiz irabazi du WSLko gazteentzako zirkuitua."Lay Day" podcastaren 14. atalean Zumaiako ahizpen egunerokoari erreparatu diogu eta 2023rako dituzten proiektuak ere aletu dituzte Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenarekin."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    39 min
  • 4. Eneko Acero: Euskal Herrian aitzindari
    "Lay Day"ren atal honetako gonbidatuak ez du aurkezpenik behar. Izan ere, Euskal Herrian dabilen surflari orok ezagutzen du Eneko Acero. Bera izan zen surf eginez bizimodua aurrera atera zuen lehenengoa Euskal Herrian.Adinak txapelketa mundutik aldendu zuen eta orain bestelako proiektuekin dabil Eneko Acero. Besteak beste, bere surf ezagutza besteei erakusten."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    37 min
  • 3. Ainara Aymat: Surfa beste ikuspuntu batetik
    Surfak itxura olinpikoa hartu duenetik kirol hartu dute askok, baina surfa txapelketa mundutik baino urrunago doa. Ainara Aimat zarauztarra horren seinale da, izan ere aspaldi utzi zuen albora txapelketen ibilbidea eta orain VANS taldearekin dabil bere bizitzari bestelako bidea ematen.Free surferrak, Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriagari azaldu dizkie nondik norakoak, "Lay Day"ren atal honetan.
    32 min
  • 2. Borja Agote: Surfa eta Youtube uztartuz
    Surfari lotutako txapelketa munduan ibilitakoa da Borja Agote, baina orain bere bizitzari bestelako noranzkoa eman dio. Youtuben bideoak igotzeari ekin zion eta orduz geroztik sona hartu du bere kanalak.Bidaiak, reviewak eta bestelako kontuen berri ematen du dononostiarrak youtuben. "Lay Day" podcasataren hamaikagarren atalean Agoteren ibilbidea errepasatu eta bere proiektu berriak ezagutu ditugu."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    41 min
  • 1. Ibone Gomez, Iker eta Adur Amatriain: Harrobiaren loraldia
    Udaberriarekin batera "Lay Day" podcastaren bigarren denboraldiari heldu diote Olaia Elorriaga Urrutia eta Ander Lopez Lerenak, surfaren berri ekartzeko.Hurleyk fitxaketa berriak egin ditu Euskal Herrian, azkena Ibone Gomez. Leioako gaztea Amatriain anaien taldera batuko da bere kirol ibilbideari jarraipena emateko. Euskal surfaren etorkizuna osasuntsu dago eta horren seinale da marka handien apustua. Gomezek eta Amatriain anaiek aurtengo helburuen berri eman digute "Lay Day" podcastaren atal honetan. Azpimarratzekoa da Adurrek sailkapena lortu duela Challenger Series zirkuituan lehiatzeko."LayDay" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    39 min
  • 9. Aritz Aranburu: Belaunaldi baten eredu
    Bakion bizi den kameralari gazte apal bezala definitzen du bere burua Jon Aspuruk. Surf dendetan Australiatik eta Ameriketatik iristen ziren VHS zintak eredu izanda ekin zion Aspuruk bere filmak sortzeari. Karrera luzea du Jonek baina, zalantza barik, Natxo Gonzalez izan da ibilbide horretan mugarri. Izan ere, plentziarrarekin batera bizi izan du bere karrerako ibilbide gozoena.Jon Aspuru, edo Jon Bakiori eskaini diogu "Lay Day" podcastaren seigarren atala."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    36 min
  • 8. Xabi Lopez: Olatu erraldoien mundua
    Sortzez Iruñekoa bada ere Donostian du bizitokia Xabier Lopezek. Argako ur geza aukeran bazuen ere kantauri itsasoko urautsi indartsuen alde egin zuen gazteak. Oso urte gutxitan bere bilakaera sekulakoa izan da.Azken neguan denon ahotan egon da, sagailo handien atzean ibili delako Nazareten, Kanarietan, Galizian eta noski Euskal Herrian ere."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
    37 min

About Lay Day

From the publisher's feed

"Lay Day" Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenak gidatzen duten surf podcasta da. Barealdi egunetan behar izaten den ordezko kresalaren dosia. Surfaren inguruan egunean jartzeko, elkarrengandik…