Taylor Swift iraganarekin adiskidetu egin da nonbait. Orain arte bere buruarekin borrokan antzematen zen, bizitzan lekua topatu ezinda. Perfekzioaren obsesioa lausotu egin zaio urteak bete ahala. Kritikak saihestu ditu eta talentua nagusitu zaio; konfiantza hartu du artista amerikarrak. "Folklore" eta "Evermore" diskoak dira horren seinale. Hamarkadako artista izendatu dute Swift eta 2020ko diskorik onena berea izan dela aitortu zaio.