45 urte Eusko Legebiltzarrak

1. Udaberria


Listen Later

Duela 45 urte, negu luzearen ondotik iritsi zen udaberria Gernikara, astelehenez, 1980ko martxoaren 31n. Haritz Zaharraren itzalpean osatu zen gure historiako lehen Legebiltzarra Gernikako Juntetxean. Faxismoak indarrez kendutakoa itzuli zitzaion herriari.Egun historikoa nola bizi izan zuten lehen pertsonan azaldu digute, Maite Saez de Olazagoitia, Begona Amunarriz eta Inmaculada Bonetak. Bost legebiltzarkide, Ezker abertzaleko Itziar Aizpuruak akta ez jasotzea erabaki zuen. Haien ondoan Roberto Lertxundi, PCE-EPKko ordezkari bakarra, PSEko Jose Antonio Maturana, EAJko Inaki Anasagasti, UCDko Jaime Mayor Oreja eta Herri Batasunako Inaki Ruiz de Pinedo ditugu kontalariak. 2022an zendu zen Juan Jose Pujana, Legebiltzarreko lehen presidente izandakoaren testigantza berezia tartean.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

45 urte Eusko LegebiltzarrakBy EITB Radio Televisión Pública Vasca