45 urte Eusko Legebiltzarrak

45 urte Eusko Legebiltzarrak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

45 urte Eusko Legebiltzarrak episodes

  • 5. Uzta
    Lehen legealdian onartu zituen Eusko Legebiltzarrak autogobernua egituratu zuten oinarrizko legeak, egun indarrean jarraitzen dutenak. Eta Kontzertu Ekonomikoaren Legea da nagusiena; autogobernuaren giltzarria. Pedro Luis Uriarte sailburua izan zuen negoziatzailea eta lehen eskutik eman digu negoziaketa zail haren berri.Ertzaintzaren Legea, euskararena, EITB edota Osakidetzaren sorrera bideratu zuten legeak ere jasotzen dira podcast sailaren azken atal honetan.
    30 min
  • 3. Negu latza
    Juan Carlos I Espainiako erregeak Eusko Legebiltzarrera etorri nahi izan zuen. Garai desegokian, askoren ustez, indarkeria gori-gori zegoelako. Munduari bira eman zioten Herri Batasunako legebiltzarkideak Gernikako Juntetxetik bota zituzteneko irudiak. Eusko gudariak kantatzen ari ziren protesta gisan. Otsailaren 23ko Estatu kolpe ahalegina, egun gutxira egin zuen Tejero teniente-koronelak.Indarkeriak ehunka hildako eragin zituen 80ko hamarkada hasieran. Euskal gizartean mugarri izan ziren Jose Maria Ryan, Lemoizko zentral nuklearreko ingeniari buruaren bahiketa eta hilketa eta komisaldegian torturatuta hil zen Joxe Arregiren heriotza. Une kritiko hartan ari ziren Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Kontzertu Ekonomikoa negoziatzen.
    24 min
  • 4. Ereiten
    Euskal Autonomi Erkidegoaren sorrera nola gauzatu zen aztertu dugu laugarren atalean. Eusko Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren beraren sorrera. Egoitzak, ereserkia eta beste ikurrak nola eraiki ziren, zerotik abiatuta. Dena zegoen egiteko eta eskarmenturik ez. Aldeko zeuden ilusioa eta gogoa; autogobernua berriz jokoan. Izan ere, 1980 urtea izan zen ETAk hildako gehien eragin zituena.Juan Jose Pujana eta Bakartxo Tejeria, Legebiltzarreko orduko eta oraingo presidenteek eta Legebiltzarrean ordezkaritza izan duten alderdietako kideek lagunduko digute kontakizunean.
    23 min
  • 2. Udako ekaitza: 1980ko Ekainaren 26a
    Eratu eta hiru hilabetera, Legebiltzarraren barruan lehertu zen ekaitza. Artean, Bizkaiko Diputazioaren egoitzan egiten ziren osoko bilkurak.Aurrekaririk ez zeukan krisi ekonomikoak, langabeziak eta gizartearen etsipenak ekaitz perfektua elikatu zuten. Nervaceroko langileen itxialdiak, Legebiltzarkideak eta Eusko Jaurlaritza hamabi orduz isolatuta eduki zituzten eta.Juan José Pujana, Ganberako presidentea, eta Mario Fernández, Pedro Luis Uriarte eta Pedro Miguel Etxenike, hurrenez hurren, Lan, Ogasun eta Hezkuntza sailburu zirenak egin dute kontakizuna erakundeen ikuspuntutik. Josu Peredak, Nervaceroko enpresa batzordeko kideak aldiz, langileen begietatik.
    21 min
  • 1. Udaberria
    Duela 45 urte, negu luzearen ondotik iritsi zen udaberria Gernikara, astelehenez, 1980ko martxoaren 31n. Haritz Zaharraren itzalpean osatu zen gure historiako lehen Legebiltzarra Gernikako Juntetxean. Faxismoak indarrez kendutakoa itzuli zitzaion herriari.Egun historikoa nola bizi izan zuten lehen pertsonan azaldu digute, Maite Sáez de Olazagoitia, Begoña Amunarriz eta Inmaculada Bonetak. Bost legebiltzarkide, Ezker abertzaleko Itziar Aizpuruak akta ez jasotzea erabaki zuen. Haien ondoan Roberto Lertxundi, PCE-EPKko ordezkari bakarra, PSEko Jose Antonio Maturana, EAJko Iñaki Anasagasti, UCDko Jaime Mayor Oreja eta Herri Batasunako Iñaki Ruiz de Pinedo ditugu kontalariak. 2022an zendu zen Juan Jose Pujana, Legebiltzarreko lehen presidente izandakoaren testigantza berezia tartean.
    24 min

About 45 urte Eusko Legebiltzarrak

From the publisher's feed

Eusko Legebiltzarraren 45. urteurreneko ospakizunaren harira, erakundearen lehen legealdiko ibilbidea bildu dugu bost ataleko podcastean. 80ko hamarkadaren hasieran dena aurrenekoz gertatzen zen garai…