Aguraingo Dupla taldea jarri dugu "Bidegurutzean". Ez dute okerreko bidea hartzeko beldurrik izaten, bai baitakite atzera egin eta beste bide bat hartzeko aukera ere badagoela.ETBko "Bidegurutzean" saiotik eratorritako podcastean, bizitza arruntean "zozo" xamarrak direla aitortu digute, esateko dutena kantuen bidez ateratzen dutela. Eta "jendeak" egiten duela kantua. Horren araberakoa dela disko edo kantu baten arrakasta.