Cobra, Bilboko Metal rock taldea "Bidegurutzean" jarri dugu podcast honetan. Haritz Lete, David Gonzalez, Josu Luengo eta Ekain Elorza aspaldian dabiltza eszenatokian eta badute eskarmentua. Hala ere, entzuleen aurrera azaltzen diren bakoitzean "bi izan edo bostehun" barrutik ateratzen diren sentimenduak azaleratzen saiatzen dira eta duten onena ematen. Abesti bati ahotsak ematen diola izaera dakite, onerako eta txarrerako, beraz jendaurrean, diren bezalakoak azaltzeko jartzen dute indarra.