Lurraren Eguna baliatu du AEBko presidenteak, John Bidenek, klimaren inguruan hitz egiteko eta herrialde esanguratsuak bilerara deitzeko. Parisko akordioetatik at geratu ziren AEB edo Txina elkartu dira bilera horretan.Agian, Glasgowen udazkenean egingo den goi bilerara itzultzen hasteko helburuz gauzatu da bilera, baina beste asmo esanguratsuak ere egon litezke atzetik. Aldaketa Klimatikoaren kontrako borrokaren erabakietan lidergoa hartzea, adibidez.