Teknologiaren ondorioz musikaren industria nola eraldatu den aztertu dute Asier Errasti eta Sara Lanzek. Universal Music Group-ek TikTokekin izan dituen liskarretatik hasita, Europar Batasunak Apple-i ipini dion 2.000 milioi dolarreko isuneraino."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.