Cookie eta kafea

Cookie eta kafea

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Cookie eta kafea episodes

  • 30. 2024ak eman duena
    2024ak teknologiaren ikuspegitik eman duena aztertu nahi izan dute Sarak eta Asierrek. Hogeitamahar atal hauen "rewind" modukoa egin dute; tresna, software eta zerbitzu digital "berri" eta ezberdinen inguruko hausnarketa.
    16 min
  • 29. Erloju adimentsuak
    Sara eta Asier erloju adimentsuen inguruan aritu dira solasean. Gizartea zatiturik du tresna honek; batzuek gailua ezinbesteko jotzen duten bitartean, beste batzuk "esklabutza digitalerako" kate bat gehiago moduan bizi dutelako hau. Beharrezkoak dira ala beharra sortu digute?"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
    16 min
  • 28. Podcastgintza
    Podcastgintzak sortu zenetik gaur arte izan duen bilakaera aztertu dute Asierrek eta Sarak. Haren eragin kultural eta sozialaz ere aritu dira. Eta guk darabilgun audio formatuak azkeneko bi hamarkadatan bizi izan dituen teknologiak zeintzuk izan diren errepasatu dute; kontsumo ohiturak erabat definitzeko balio izan dute hauek."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
    18 min
  • 27. Etxe adimentsuak
    Etxe adimentsuen munduan murgildu gara atal honetan. Harrigarria da ikustea teknologiak nola bihurtzen duen gure etxea espazio erosoago, eraginkorrago eta seguruagoa. Baina, kontuz, honek ere baditu neurriko arriskuak eta. Etxea zenbat eta adimentsuagoa izan, gu are tentelagoak bilakatzeko bidea dakarrelako pixkanaka."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
    16 min
  • 26. Faltan botatzen ditugunak
    Faltan botatzen hasi diren teknologiaren inguruan aritu gara solasean atal honetan. Software eta hardwarearen aldetik, oso oparoak izan ziren 90 eta 2000. hamarkadak.Aro digitalean murgiltzen hasi ginen eta dena zegoen sortu eta egiteke. Sekulako gailu, tresna eta zerbitzuen uholdea bizi izan genuen. Eta, nostalgia puntu batekin, atzera begira jarri gara.
    17 min
  • 25. Haurrak babestuz
    Aro digitalean haurrek dituzten arriskuak aztertu ditugu. Bai eta, errealitate honen aurrean guraso eta hezitzaileek dituzten erronkak ere. Sare sozialetarako sarbidea debekatu beharko litzaieke? Zein da interneten mugarik gabe aritzeko adin aproposa? Kontrola eta debekua edo heziketa?"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
    16 min
  • 24. Telebista
    Gure sukalde eta egongeletan ezinbesteko tresna izatetik, monitore bat izatera pasa da, gazte askorentzat, telebista aparailua. Kontsumo ohitura berriak zeintzuk diren aztertu ditugu, telebistaren etorkizuna zein izango den deskubritu nahian."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
    17 min
  • 23. Udako ezinbestekoak
    Uda garaian ezinbestekoak zaizkigun gadget eta zerbitzu teknologiko ezberdinak aztertu ditugu atal honetan. Haririk gabeko entzungailuetatik hasita, gure galderak erantzungo dituen aplikazio berezi bateraino."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
    17 min
  • 22. Adimen artifizialaz maiteminduta?
    Biral bilakatu den "Her" filma hartu dute ardatz Asierrek eta Sarak, gizakiaren eta AAren, edo Adimen Artifizialaren arteko erlazio afektiboaz hitz egiteko. Zientzia fikzioa, edo etorkizun hurbila da?"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
    16 min
  • 21. Apple Intelligence eta Gemini
    Asko jorratu dugun gaia da adimen artifizialarena. Google eta Apple erraldoiek adimen artifizialean oinarrituta aurkeztu dituzten produktuak zeintzuk izan diren errepasatu dugu: Apple Intelligence eta Gemini aroa."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
    17 min

About Cookie eta kafea

From the publisher's feed

Internetik gabeko bizitzarik ez dago XXI. mendean. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzatutako teknologia albiste, istorio eta tresnak landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek.…