Cookie eta kafea

Cookie eta kafea

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Cookie eta kafea episodes

  • 10. Musika eta teknologia
    Teknologiaren ondorioz musikaren industria nola eraldatu den aztertu dute Asier Errasti eta Sara Lanzek. Universal Music Group-ek TikTokekin izan dituen liskarretatik hasita, Europar Batasunak Apple-i ipini dion 2.000 milioi dolarreko isuneraino."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
    17 min
  • 9. Sare sozialen gida
    Emakumeak digitalizazioaren aroan pairatzen duen tratua aztertu dugu; genero-arrakalatik hasita, sarean bizi duen jazarpeneraino. Gaurko eta etorkizuneko erronkez aritu gara. Industria teknologikoa feminista bilakatzea borondate kontua delako."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
    16 min
  • 8. Emakumea eta teknologia
    Emakumeak digitalizazioaren aroan pairatzen duen tratua aztertu dugu atal honetan; genero-arrakalatik hasita, sarean bizi duen jazarpeneraino. Gaurko eta etorkizuneko erronkez aritu gara. Industria teknologikoa feminista bilakatzea borondate kontua delako."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
    18 min
  • 7. Zertan bilakatu da Elon Musken Twitter?
    Elon Musk magnate teknologikoak Twitter plataforma erosi zuenetik, izena aldatzeaz gain, X izena jarriz, egin dituen aldaketa guztiez aritu gara "Cookie eta Kafea"ren zazpigarren atalean solasean."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
    17 min
  • 6. Zenbat kutsatzen duzu sarean nabigatzean?
    "Cookie eta Kafea"ren atal honetan gure jarduera digitalak ingurumenean duen inpaktu zuzena aztertu dugu; Internetaren eguneroko erabileratik hasita, telefono mugikorrak erosi eta baztertzeraino. Gizartearen teknologizazio eta digitalizazioak, klima-aldaketan eta ingurumenaren degradazioan zein paper jokatzen duen aztertu dugu."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
    16 min
  • 5. Zibermaitasuna
    Maitasuna bilatzeko modua ez ezik, maitasuna sentitzeko era ere aldatu da egun, besteak beste, sarearen eta hainbat plataformen ondorioz. Eta hain zuzen, afera hori dugu aztergai "Cookie eta Kafearen" 5. atalean; Tinder eta Grindr bezalako aplikazioek eman eta kentzen digutenetik hasita, adimen artifizialez maitemintzearen fenomenoraino."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
    16 min
  • 4. Konputazio espaziala: Apple Vision Pro
    Astebete ere ez da igaro erraldoi kaliforniarrak, teknologia eta gure bizitza eraldatzeko asmoz, Apple Vision Pro gailua kaleratu zuenetik. Eta mundu osoko komunikabideetan errealitate mistoko betaurreko berri hauek albiste izan direnez, guk ezin genion entzungor egin fenomenoari. Gailua interesgarria delako, baina hare interesgarriagoa sortu duten kontzeptua: konputazio espaziala."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
    20 min
  • 3. Eta teknologiak huts egingo balu?
    Bat-batean teknologiak huts egingo balu, gai izango ginateke gizarte bezala gertakari honi aurre egiteko? Zineman, literaturan, eta artean orokorrean, geroz eta gehiago lantzen ari den gaia da honakoa. Baina, zer du honek distopiatik eta zer errealetik?Beldurtzeko moduko atala egin dugu "Cookie eta kafearen" hirugarrena. Garratza benetan.
    16 min
  • 2. Menderatuko al gaitu adimen artifizialak?
    Noraino iritsiko da adimen artifiziala? Ba al du honen gaitasunak mugarik? Gure lanpostuak arriskuan ote daude? Zein izango da gizakiaren papera etorkizun hurbilean? Beldurra da nagusi artista, sortzaile eta herritarron artean adimen artifiziala aipatzen den aldi oro. Baina, dena ez da mikatza, kontu honek ere baduelako gozotik."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
    16 min
  • 1. Cookieak onartzen dituzu?
    Sarean gehien egiten dizuten galdera izango da seguruenik: Cookieak onartzen dituzu? Baina zein da berauek onartzearen ordaina? Zer dute gozotik eta zer mikatzetik? Pribatutasunaz eta sareaz hitz egin dugu "Cookie eta kafea" podcastaren lehen atalean.Sarean bizi garen eta sareak bizi gaituen mundu honetako gozo eta gaziak errepasatuko dituen podcasta da "Cookie eta kafea". Bertan, teknologia, internet eta tendentzia berriak aztertuko dituzte astero Asier Errasti eta Sara Lanzek. Modu informal eta errazean teknologia albiste, istorio eta gadget berrien inguruko jakingarriak aipatuko dituzte eskura dauden baliabideak ezagutu ditzazun.
    16 min

About Cookie eta kafea

From the publisher's feed

Internetik gabeko bizitzarik ez dago XXI. mendean. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzatutako teknologia albiste, istorio eta tresnak landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek.…