Noraino iritsiko da adimen artifiziala? Ba al du honen gaitasunak mugarik? Gure lanpostuak arriskuan ote daude? Zein izango da gizakiaren papera etorkizun hurbilean? Beldurra da nagusi artista, sortzaile eta herritarron artean adimen artifiziala aipatzen den aldi oro. Baina, dena ez da mikatza, kontu honek ere baduelako gozotik."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.