"Cookie eta Kafea"ren atal honetan gure jarduera digitalak ingurumenean duen inpaktu zuzena aztertu dugu; Internetaren eguneroko erabileratik hasita, telefono mugikorrak erosi eta baztertzeraino. Gizartearen teknologizazio eta digitalizazioak, klima-aldaketan eta ingurumenaren degradazioan zein paper jokatzen duen aztertu dugu."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.