Uhin Ultramoreak

12. Zein izan ziren espaziora joan ziren lehen emakumeak?


Listen Later

Artemis misioak lehen emakumea eramango du Ilargira, baina aurretik izan dira espaziora joandako emakumezkoak eta haiek dira "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetako protagonistak. Lehen kosmonauta Valentina Tereshkova izan zen. 1963an joan zen errusiarra espaziora Vostok-6 ontzian. 20 urte geroago egin zuen bidaia lehen astronautak, Sally Ride estatubatuarra. Haien bien ibilerak eta kazetariek Rideri egindako galdera matxistak gogorarazi dituzte Elhuyarreko Nagore Rementeria Argote eta Ana Galarraga Aiestaran dibulgatzaileek.Albisteek, soinu misteriotsuak eta zenbait baieztapen egia ala gezurra ote diren asmatzeak osatzen dute 12. atala.Nagore Rementeria Argote eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte, zientzia eta teknologia munduko gai interesgarrienak aztertzeko.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Uhin UltramoreakBy EITB Radio Televisión Pública Vasca


More shows like Uhin Ultramoreak

View all
Nadie Sabe Nada by SER Podcast

Nadie Sabe Nada

424 Listeners